Eskolako guraso batzuok Sortzen elkarte batzorden lana hartu dugu.

Sortzen ELKARTEA sare publikoko ikastetxeak bere osotasunean hartzen dituen erakundea da.

Euskal Eskola Publiko Berria eraiki nahi du; euskalduna eta eleanitza,autonomoa pedagogian zein kudeaketan,demokratikoa,hezkuntzan oinarritua,…

Honetarako,ikastetxe publiko euskaldun batzuk konpromisoa hartu dugu,eskola eta ikastola publikoen elkarlana gauzatuz,Sortzenen proiektua aurrera eramateko.

Gure eginbeharrak, lau hitzetan:

Euskararen normalkuntzak.Auzo eta herrietan euskaraz ikasi eta bizitza bermatzeko ofizialtasunaren aldeko dinamikak sustatuz

Hezkuntza Sistema propioa lortzearen alde lan egitea. Ikastetxeak biltzen dituen sektore guztien elkarlana ahalbideratzea, alegia, irakasleen, gurasoen, ikasleen eta bestelako langileen arteko elkarlana

Eskola-komunitate osoko kideak Elkarte bakar batean bildu, helburu komunen atzetik.

Dinamika eta egitasmoak:

-Euskara antzokira

-Eskolherrian euskaraz

-Euskara mintza